XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANALISI ARIKETA Egitzazu hurrengo perpausen barne egituraketen adierazpen logikoak.

1. Entzulegoak ez zezakeen uler hizlariak azaldu zituen zenbait ideia.

2. Autoak gurutzatu zituzten bide erdian lapurrak ihes egingo zuela ikusi zutenean.

3. Gure herriko plaza nagusian jarri duten taberna berrian ederki bazkal daitekeela entzun dut.

4. Ez zenekiela esan zenuenez gero ez genizun kasurik egin.

5. Idoiak kontatu diguna gezurra delakoan zaude?.

6. Urduri geunden lortuko zuen itxaropena genuelako.

7. Patxik utzi zizkien liburuek balioko zietelakoan ekin zioten lanari.

8. Uste dut berarekin daudenak lehen hona etorri direnak direla.

DEKLINABIDE TEST BIDEZ Idatz itzazu hurrengo esaldiak hutsuneetan aukera zuzena ipiniz.

1. Populuak errege...... zituen itxaropenak. a) berrian. b) berritan. c) berriarengan.

2. Proba honetan altuera hau...... gainditzen ez badu, beherago jarriko dugu marra. a) inork. b) inor. c) inor ez.

3. Gaurdanik denok egingo dugu...... elkarrekin. a) lan b) lana c) lanik.